Salba dezagun Lehen Mailako Arreta
FAMME
Lehen Mailako Arretaren egoera kezkagarria ikusirik, salatzen ditugun gabeziak egunero jasaten dituzten 200 profesional baino gehiagok (hauetako asko LMAren sortzaile izandakoak) LMAko arlo guztietatik eta autonomia erkidego guztietatik MANIFESTU bat prestatu dugu. Bertan, Covid pandemiaren osteko Lehen Mailako Arretaren egoera larria gainditzeko irtenbideak proposatzen ditugu.
Koronabirusak eragindako pandemia baino urte batzuk lehenagotik ari zen gertatzen lehen mailako arretaren narriadura. Orain, pandemiak eragindako gehiegizko jarduerak, metaketek, profesionalen faltak eta abarrek osasun-zentroak gainezka egotea ekarri duenean, honek ezin du administrazioarentzako eta paizienteek arreta sistema gehiegikeriaz erabiltzen dutela uste duten profesional-taldeentzako zurigarri izan, osasun-zentroetarako eta osasun-arretarako sarbidea mugatzeko.
Progresiboki eman den LMAren degradazioa finantzaketa eskasaren, baliabideen kudeaketa txarraren, medikalizazioaren sustapenaren eta erabaki politikoen ondorioa izan da. Zenbait administrazio eta talde profesionalek pandemiari aurre egiteko modua baliatu dute eskaerak beren gogora antolatzeko. Eskaera hori honela laburbiltzen da: jarduera presentzial gutxiago eta jarduera gehiago tartean: telefonoa, telemedikuntza, posta elektronikoa, eta abar. Horrek ondorio kaltegarriak izango ditu populazio pobreenarentzat, zaharrenarentzat eta behartsuenarentzat, gutxien digitalizatzen dena delako, bai eta gaineratiko prozesu akutuen arretarako ere (minbizia, adibidez).
Profesionalek ezin dute jarrera hori defendatu, uste baitugu osasun-zentroek gizabanakoen eta herritarren beharrak konpondu behar dituztela, LMAk ez dituela desberdintasun soziosanitarioak areagotu behar, baizik eta, alderantziz, horiek murrizten saiatu behar duela; LMAk bere ebazpen-ahalmena handitu behar duela, diagnostiko baliabide gehiago eskuratuz, eta pazienteen sarbidea erraztu behar duela, haien osasun-arazoei gehien egokitzen zaion profesionalarengana bideratuz.
Hala ez bada, eta oztopoak jartzen jarraituz gero, kontsultak atzeratzen badira edo pazienteak beharrik gabe bideratzen badira, LMAk prestigioa galduko du, eta gero eta pertsona gehiagok ere; izan ere, aukera dutenek arreta pribatura joateko joera izango dute, konponbide azkarren bila, eta osasun-zentroak sendagaiak eta proba osagarriak eskuratzeko urrats huts gisa erabiliko dituzte.
Jarraian datozen puntuek LMAren potentziala eta gaitasunak berreskuratzeko beharrezkotzat jotzen ditugun neurriak biltzen dituzte. Puntuok, profesionalen artean eztabaida zabala piztu nahi dute, politika publikoetan eragiteko itxaropenarekin, egungo LMAren eredua eta baita mutualismoaren eredua (haren prestigioa kaltetzen duena) berriz azter dadin eta berreskuratze, transformazio eta erresilientzia Planak (18. osagaia) finantzaketa espezifiko eta nahikoa izan dezan.
1.- Azken urteetan murriztutakoa berreskuratzea, aurrekontua handituz (osoaren % 25eraino) eta langileen plantilak handituz eta proba diagnostiko eta terapeutikoak egiteko oztopoak kenduz. Kalitatezko enplegu publiko egonkorra eskaintzea eta plantilak LEPen bidez, behar besteko maiztasunez egonkortzea.
2.- Osasun-zentro irekiak, irisgarriak, herritar guztiengandik hurbil daudenak eta itxaron-zerrendarik ez dutenak bermatzea.
3.- Lehentasuna ematea aurrez aurreko kontsultei, funtsezkoak baitira profesional eta pazientearen arteko harreman eraginkorra eta kalitatezko arreta lortzeko. Telefono bidezko kontsultek eta kontsulta telematikoek zeregin osagarri eta ez-diskriminatzailea izan beharko dute adinekoentzat edo teknologia berriak erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat.
4.- Erizaintza komunitarioa nabarmen handitzea eta lantaldeetan profesional berriak sartzea (fisioterapia, emaginak, osasun mentala, logopedia, arreta goiztiarra, farmakologia klinikoa, ...), orain kanpoko deribazio bidez bakarrik eskura daitezkeenak, atzerapen izugarriekin, pazienteek alde egitea eraginez. Langileen egiturak eta zentroen funtzionamendua aldatu gabe mediku-kontsulten kopurua mugatzeak itxaron-zerrenda onartezinak sortzen ditu.
5.- Administrazio arloan langileak gehitzea, komunitatearekiko harremana hobetzeko prestakuntza egokia ematea eta, asistentzia-langileekin harreman estuan, zentroetan arreta-eskarien banaketa bermatzea.
6.- Lehen Mailako Arreta desmedikalizatzea eta orientazio komunitario eta soziosanitarioa duten zainketa-aukerak eskaintzea, biztanleriaren zahartze gero eta handiagoa eta ekitaterik eza eragiten duten egoerak (migrazioa, langabezia, pobrezia, ...) kontuan hartuta; autozaintza eta elkarri laguntzea sustatzea, prebenitzea eta birgaitzea erraztea.
7.- Prozesu asistentzialak sustatzea osasun-arretaren oinarri gisa, ospitale-mailarekiko harremana hobetzea, lehen mailako arretatik koordinatuta egotea, eta horrela haren ebazpen-gaitasuna handitzea.
8.- Osasun-zentroetan orientazio komunitarioa garatzea, Osasun Publikoaren lankidetzarekin eta osasunaren determinatzaile sozialak kontuan hartuta. Osasuna sustatzeko toki-administrazioen parte-hartzea bultzatzea, komunitatearen osasunerako aktiboak identifikatuz eta sustatuz. Adineko pertsonentzako eta beste talde ahul batzuentzako arreta soziosanitarioa hobetzea.
9.- Osasun Zonaldeak aldatzea, osasun-jarduera eta jarduera guztiak integratzeko gune bihurtu daitezen, plangintza eta kudeaketa parte-hartzailerako tresnez hornituz.
10.- Osasuna sustatzeko herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea bermatzea, parte-hartze erreal eta efektiboa gauzatzeko Osasun Kontseiluak osatuz. Herritarren parte-hartzeak ez du soilik osasun-zerbitzuak hobetzeko izan behar, baita osasuna sustatzeko estrategietan eragiteko ere. Osasun Zonaldeko Kontseiluetara mugatzen bagara, ez da benetako parte-hartzerik egongo, udal eremukoak ere izan behar dute, eta, kasu batzuetan, Oinarrizko Osasun Eremukoak.
11.- Lehen Mailako Arretaren jakintza-maila sustatzea, prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak sustatuz, baliabide eta ekipamendu propio eta nahikoarekin.
Egia da pandemian erizaintzan eta medikuntzan lan egiteko moduan izandako aldaketek aukera eman digutela kontsulta mota berrien zenbait abantaila ezagutzeko, batez ere telefono bidezkoa, posta elektronikoa edo bideo-kontsultak, prozedura batzuetarako iraun ahal izango dutenak (errezetak, baja-parteak berritzea, txostenak ematea etab.), baina uste dugu aurrez aurreko arreta izan behar dela nagusi, gutxienez bi arrazoirengatik. Alde batetik, profesionalaren eta pazientearen arteko aurrez aurreko harremana zailtzeak deontologia profesionalaren eta arreta pertsonalizaturako eskubidearen aurka egiten duelako, eta deshumanizatu egiten duelako, urrunduz. Bestalde, onartezina da profesionalen, BAMEen eta BAEEen gradu-aurreko eta gradu-ondoko prestakuntza, telefono bidezko kontsultetan oinarritua egotea.
Logikoa denez, gutako bakoitzak, Lehen Mailako Arretako profesionalek, jarrera ideologiko desberdinak ditugu, eta baliteke erabat ados ez egotea, edo neurri batean bakarrik egotea, dokumentuan zerrendatutako puntuekin, baina, oraingo honetan, Lehen Mailako Arretaren perspektibak hain dira ilunak, non gure ezberdintasun logikoen gainetik egon beharko genukeen eta ekimen hau abiaraztearekin ados agertu. Pasibotasuna, ñabarduretan dauden desadostasunak edo jarrera baztertzaileak alde batera utzi behar dira gure Lehen Mailako Arreta indartzeak atzerapen gehiago onartzen ez duenean.
Azken berriak
-
El déficit estructural de enfermeras se pone aún más de manifiesto al contemplar las necesidades que presenta la población. Envejecimiento, dependencia y cronicidad exigen un cambio de modelo para orientarlo hacia el cuidado. Para ello se precisan conocimientos, competencias, recursos y reorganización de los servicios. Y audacia suficiente para llevarlo a cabo.
-
CALENDARIO SOLIDARIO 2023: SALVEMOS LA ATENCIÓN PRIMARIA!!!
Astelehena,12 abendua 2022Con la colaboración de la Fundación Unicaja, hemos diseñado este calendario solidario 2023, con el objetivo de denunciar que aunque la AP que conocemos se muere, podemos convertir esta crisis actual en una oportunidad para construir una nueva Atención Primaria. Y acabar así con el desangrado de este nivel asistencial que está repercutiendo de manera muy negativa en la salud de la población. -
80.000 jubilaciones de cara al 2034: la Atención Primaria, la más perjudicada
Asteazkena, 3 abuztua 2022En España se jubilarán 7.000 médicos de media anual en la próxima década hasta alcanzar las 80.000 jubilaciones de todas las especialidades en el año 2034. Nos preguntamos si se podrán sustituir, vista la carencia de médic@s de Atención Primaria que ya sufrimos. La solución, aumentar las plazas Mir o será el colapso de nuestro Sistema Nacional de Salud. -
medicusmundi ante el Proyecto de Ley de Equidad, Universalidad y Cohesión
Asteazkena,15 ekaina 2022El nuevo Proyecto de Ley aspira a eliminar copagos y la gestión privada, y recuperar la Sanidad Universal. Pero desde nuestra óptica deja puertas abiertas como el posible uso de la mencionada gestión privada para casos sin especificar. También consideramos que condiciona la atención sanitaria de los migrantes al informe preceptivo que acredite su voluntad de residir en España.
Kanpaina honi buruz
- Iraupena
2021 - 2023
- Gaia
- Atención Primaria